|
|||||||||||||
|
| Aidanen: 2005 | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| Historia | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| Berastegiarren beste artxiboa, Jesus Altuna | ||||||||||||||||||||
Atsegin handiz hartu dut Aldin elkartetik luzatu didaten gonbidapena, Aidanen agerkariaren bigarren alean parte hartzeko. Gonbidapenarekin batera lehen alea ere bidali didate, eta horrekin, gauza asko gogoratu ditut, batez ere neure haurtzarokoak eta nerabetakoak. Bada, kanpoko maisu hark ez zekien euskaraz tutik ere, ohikoa zenez, eta guk ezer gutxi gaztelaniaz. Josek dioenez "gogoz kontrako pausoak" emateko garaiak baitziren. Lehenbizi garai hartako himnoak abesten erakutsi zigun. Goizeko bederatzietan eskolan sartzen ginenean, lehenengo Espainiako himno nazionala abestu behar izaten genuen, gero falangearen "cara al sol" eta gero erreketeen "por Dios por la patria y el rey". Hamabietan irteten ginenean, berriro hiru himnoak abesten genituen, eta beste horrenbeste ordu bietan sartzen ginenean edota arratsaldeko lauetan irteten ginenean. Himno horietan ematen genuen, beraz, gure eskolako denboraren zati handi bat. Gogoan dut, halaber, El Quijote ere irakurtzen genuela eta zati batzuk buruz ikasi behar izaten genituela. Zer demontre esan nahiko ote zuten ìapenas había el rubicundo Apolo tendido sobre la faz de la ancha y espaciosa tierra las doradas hebras de sus hermosos cabellos...î eta halakoek? Baina, ulertu edo ez ulertu, agian, ordutik datorkit liburu zoragarri hori irakurtzeko zaletasuna. Agerkariaren lehen ale honetan ikusi dut, halaber, udal artxiboan egin duten lan bikaina. Eta lan horretako datuen bidez, eta bereziki Nafarroako artxibo orokorreko datuen bidez, ikusi dut, berebat, Berastegiko albisteak 1027 urtetik datozela. Nik orain hemen esan nahi dizuet Berastegiko lehen bizilagunei buruzko berriak askoz ere zaharragoak direla. Horien aztarnak urte asko eta asko lehenagokoak direla. Haiei buruzko daturik ez dugu agiri idatzietan, garai hartan gure artean ez zegoelako eskriturarik. Ezta Europako beste lekutan ere. Antzinakoek esaten zutenez ìubi historia silet lapides ossaque loquunturî, hau da, ìhistoria isiltzen denean, harriek eta hezurrek hitz egiten dute". Badira, beraz, beste artxibo batzuk gure mendietan zehar barreiaturik, argi eta garbi beste garai batzuetaz hitz egiten dutenak. Baina glaziaraldia amaitu zenean eta aldi berean Ekialde Hurbiletik nekazaritzako asmakizun handiak iritsi zirenean eta animaliak hezitzeko modua ikasi, gure lurraldeko lehen artzainak goialde horiek okupatzen hasi ziren eta beren ganaduak goi larreetara eramaten. Urrutiko garai haietatik, duela 4000 urtetik gora, datozen argibide edo adierazgarriak baditugu Berastegiko mendietan. Lekuko edo argibide horiek trikuharriak eta mairubaratzak dira. Brontze-Arokoak lehendabizikoak, Burdin-Arokoak bigarrenak. Trikuharriak, Kristo aurreko bigarren eta hirugarren milurteetakoak dira. Hauexek dira, hain zuzen, Europako lehen arkitektura-lanak. Trikuharriak, izatez, ganbaratxo bakar bateko hilobiak ziren; harlauza handiz egiten ziren, eta askotan beste harri zabal batez estaltzen ziren. Ganbaratxo horretan jartzen zuten gorpua edo hilotza, eta horrekin batera lanabesak, armak eta hainbat jaki. Garbi dago, beraz, heriotzaz haraindiko beste bizitza batean sinesten zutela eta trikuharrian uzten zizkioten gauzetaz baliatzen zela hildakoa beste mundu horretan. Ondoren eraikina harriz eta lurrez estaltzen zuten, tumulu baten bidez, alegia. Monumentu horiek leku garaietan eraikitzen zituzten, mendi-lepoetan, muinoetan eta mendi-bizkarretan, beren artaldeekin eginen zituzten bideetatik gertu. Badirudi uste zutela horrela beraiek maite izan zituztenak gertuago zeudela, beraiekin harreman iraunkorragoak izango zituztela. Eta beren seme-alabei gauza bera egiten erakutsiko zien, joandakoak oroimenean gordetzeko eta ez galtzeko. Hala, beren artaldeak udako larreetara eramateko bide haietatik behin eta berriz pasatzean, beren sendiaren oroitzapenak izango zituzten eta ez zeudela bakarrik pentsatuko zuten. Era horretara bakardadea arinagoa izango zen eta malkoak ez ziren hain mingotsak izango. Gorosmendin bazegoen trikuharri bat. Katalogatu eta gero Munibe aldizkarian argitaratu genuen. Egun batean, orain dela 20 urte, autobiako lanak egiten ari zirenean, emaztea eta biok mendi-lepo zoragarri horietan zehar gindoazela, goardia zibilen patruila bat aurkitu genuen. Erakutsi genien trikuharria eta horri buruzko hainbat azalpen ere eskaini genizkien. Ordurako guk Foru Aldundiaren Kultura Departamentuari jakinarazi genien lan berriekin trikuharriak izan zezakeen arriskua, baina kultur ondasun horrek kezka handiegirik emango ez zielakoan, goardia zibilen patruila hari ere eman genion arriskuaren berri. Baina haien kezka beste kontu batzuetan zegoen. Alferrik izan zen guztia. Erraza zen trikuharria gordetzea, baina gaur egun monumentu hura lur eta harri tona askoz estalita dago. Badakigu zein diren bere koordenada geografikoak eta non dagoen, baina ez da ageri. Agian etorkizunean gure antzinako ondareaz guk baino kezka handiagoa izango dutenek berriro aterako dute argitara. Honetara iritsi naizelarik, Mari Karmen Garmendia, gaur egun Berastegirekin beste lotura bat duen anderea, datorkit gogora. Duela sei bat urte, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburua zelarik, historiaurreko monumentu horiek guztiak Kultura Ondasun gisa deklaratu zituen eta babes-araudia ezarri. Etorkizunari begira, gertakari horrek lege-babes handia ematen du Historiaurreko monumentu hauek kontserbarazteko. Tumulu txiki bat, aro berekoa ziur aski, Beibatarin dago. Mairubaratzak gerokoak dira, Kristo aurreko lehen milurtekoak, Burdin Arokoak. Losaz edo harriz egindako biribilgune batzuk dira. Hilobiratzeko erritoa bestelakoa zen. Aldez aurretik hilotza erre egiten zuten eta errautsak zirkuluaren erdian jartzen zituzten. Mairubaratz hauek antzeko lekuetan jartzen zituzten. Asko dira mairubaratz horiek Pirinioen sartaldean zehar, Nafarroako iparraldean, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko hegoaldean eta Gipuzkoako ekialdean. Berastegiko lurretan, hain zuzen, desagertzen dira. Leizaran ibaia da muga kokagune horien mendebalderako hedapenean. Adarramenditik (Andoain) Mandoegirako (Berastegi) mendilerroan 70tik gora mairubaratz daude. Uzturretik Ipuliñora doan medilerroan ordea, ez dago bat bakarra ere, ezta mendebalderago dauden menditan ere. Berastegiko lurretan bazegoen bat Abadegurutzean, Mandoegitik hurbil. Mendian su-ebakia egitean kiskali egin zuten orain dela 25 bat urte. Duela gutxi beste bat aurkitu dute Deskargan, Abadegurutzetik Leizaranera jaisten den mendi-bizkarrean. Hala bada, Berastegin baditugu duela 4000 urtetik gorako artzain haien aztarnak. Baina benetan harritu gaituena da herriaren inguruan dauden beste mendietan aztarnarik ez aurkitzea, hala nola, Ganga inguruan, Ulin, Zolizarren, Gaztelumendin eta Erroizpen. Mendi-multzo zabal horietan zenbat alditan ibili ote gara begiak zorrotz trikuharri edo mairubaratzen aztarnaren bat aurkituko genuelakoan. Baina gure ahalegin guztiak alfer-alferrik izan dira. Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi ez daudenik. Edozein egunetan edozeinek aurki dezake monumentu horietakoen bat mendi horietan. Newtonek zion bezala, ìdakiguna tanta bat da, ez dakiguna itsaso batî. |
||||||||||||||||||||
|