Aldin Kultur Elkartea
Aldin Elkartea Harremanak Agenda Argazkiak Loturak Aidanen
2005
2004
| Berastegi, 2006ko udaberria | Albisteak Salontzoak Kultur Astea 2005
Aidanen: 2005
 
Zer berri da Beastin? Kirol albisteak Haurren txokoa Izenak, lekuak
Berastegiarrak munduan Historia Goian beude Ikusi eta ikasi
  Historia
Aurkibidera itzuli
  Berastegiarren batzar-lekuak
 

Antzinako garaietatik hasi eta gaur egun arte, berastegiarrek leku askotan egin izan dituzte beren batzarrak edo bilerak, hartu behar ziren erabaki politiko, ekonomiko edota beste zenbait arazoren konponketarako.

Gaur egun, udaletxea, Tolosaldeko zenbait mankomunitate, eta abar hor daude, baina beti ez da hala izan.
Berastegi eta Elduain udalerri bat zirenean Bidaraungo parajean egiten zituzten bilerak edo îAyuntamiento generalî deitzen ziotena, han biltzen ziren bi herrietako alkateak, errejidoreak, sindikoak, e.a. 1847an bi herriak bereiztu arte, gero herri bakoitzak bere bideari jarraitu dio.

Berastegiko herria Tolosari lotuta zegoen garaietan, Tolosaldeko herrien bilerak ìen el prado de Beotibarî parajean egiten zituzten eta baçarrac deitzen zitzaien. Gaur egun nik ez dakit bilera leku hori non zegoen zehazki, baina nik uste Beotibar baserritik ez dela oso urruti izango.

Gaur egungo Kontseju etxea edo udaletxea egin bitartean, alkate zegoenaren etxean egiten ziren Berastegiko herri barruko gaiak erabakitzeko egin behar ziren bilerak. Hala azaltzen dira Lizarraga la mayor, Mayztartegi (Kakone), Martin-çuri, Ateiko ondoan zegoen Bustinsoro etxean eta Elusenean (gaur egun Kutxa dagoen etxea) e.a.
Leitzako Frankia baserrian ere egin izan dira bilera puntualak. Leitza, Goizueta, Elduain eta Berastegiko ordezkariak biltzen ziren bertan. ì... fueron juntados ahazer las escrituras de fazería ...î 1719an, bilera hartan jateko ahariko baten gastua azaltzen da, 15 zilarrezko erreal. Eta 1720 urtean berriz, ì... prorrograzion de la fazeria de ganados...î hiru herrien artean zela eta, bi libra ardo eraman zituen eta baita ere ì... Baca y tozino...î jateko.

Oraingoak ez ezik, ordukoak ere ez ziren txantxetan ibiltzen!

Eta batzar leku antzindar bezala ìcampo de Arandiaì deitzen zitzaiona zen.

Dokumentu zahar askotan azaltzen da leku horren izena. Eta non Kristo dago leku hori?
BaÖ majiña bat buelta, saltsa eta buruhauste izan eta gero AURKITU! nuen: Iruñeko Artzapezpikuko artxiboetan dagoen dokumentu batek honela dio: î...Que delante de la Yglesia esta un campo, termino llamado Arandia por el qual tiene la universidad de Verastegui y los vezinos de ella fue camino publico de mucho servicio comun para todo genero de acarreto con bestias y an bueyes y como de tal camino san osado los dichos vecinos y los de fuera ...
Item-Que dentro del mismo campo de tiempo de inmemorial aesta parte todos los dichos vecinos y sus seguimiento han hecho sus ayuntamientos abiertos y sin impedimento alguno quieta y pacificamente con sabiduria ciencia, y tolerancia de Dº Fco. de Verastegui y de sus antepasados...î

Testu honen zergatia beraien arteko liskarrak dira, baina oraingoz guri interesatzen zaiguna Arandia hori non dagoen jakitea da eta, hor ikusten da Eliz ondoan dagoela.

Eta noiz utzi ote zioten Arandian bilerak egiteari Berastegiko agintariek? Hara zer dioen Berastegiko artxiboan dagoen beste dokumentu batek: Berastegiko elizako sakristia handitu beharra zegoela eta terrenoa behar, orduan Berastegiko agintariek eta Jauleiko nagusiak terrenoen permuta bat egitea adostu zuten. Hara nola dioen testuak:
ì1756,... Marques de Legarda (casa torre), daria la tierra necesaria para la extensión de la Sacristia de la Iglesia y de las capillas de Animas y Nª Sª del Pilar...

...en compensación la villa le daria un terreno medido por Joseph Landa el 11-VI-1754, terreno, o sitio herbal en Arandia, en donde de inmemorial tiempo a esta parte hace esta Villa sus Aiuntamientos de elecciones de Alcaldes y Regidores, almonedas de la primicia y otros actos.î

Halaxe egiten zituzten bai, batzarrerako deia ezkil hotsekin egiten zuten, eta batzar ireki honetako kideak, jabegoa zuten gizonezkoak ziren, hau da, maizterrak zirenek ezin zuten parte hartu eta emakumezkoak berriz ondotxo geroago hasiak dira parte hartzen. Esan hautaketak urtero egiten zituztela han bildutako pertsonen artean, hautatugaiaren izena txarro batean sartzen zen eta gero botoak zenbatuz, gehien ateratzen zuena Alkate-Juez izaten zen.

Bilerak San Migeletik, San Migeletara izaten zituzten, zenbait egunetan zimitorioko ganbaran egiten zituzten batzar horiek, eguraldiaren arabera izango zela pentsatzen dut nik.

Gaur egun Arandia bezala ez da ezagutzen leku hori, baina bai, Andisoro bezala Toloitseko putzua egiten zen eta gaur betelana egina dagoen lur saila. Beraz izen honen arabera hor zegoen batzarlekua, dudarik gabe.
Bitxikeria bezala, San Juan dantzariak San Lorentzo eguneko meza nagusiaren ondoren, Toloitseko soroan dantzatzen omen zuten, 50ko hamarkada arte. Zergatik dantzatzen zuten hor? Agian batzarrak egiten ziren garai hartan, agintarien aurrean dantzatzen zituzten dantza horiek? Eta ordutik ia gaurdaino jarraitu zuen ohitura horrek? Litekeena.

Artikulu hau egiten ari naizela, leku berri bat aukeratu dute gure agintariek elkartzeko, hau da, autobiak hamar urte bete dituela eta Napartxabaleko atsedenlekuan bildu dira Gipuzkoako eta Nafarroako agintariak eta inguruko zenbait herritako alkateak eta, han egin dituzte ospakizunak eta zenbait adierazpen. Adibidez bide honek nafarren eta gipuzkoarren arteko loturak edo harremanak sendotu egiten omen ditu. Ba nik ez dakit ba, hori horrela den, ez ote dago bi erkidegoen artean, lehen baino muga handiagoa? Edo gainekoan proba bat egingo dizuet: Ezetz asmatu Nafarroatik etorri ziren agintarien izenak? Ba hortik atera kontuak zenbat sendotu diren elkarren arteko harremanak.

 

Aurkibidera itzuli