Aldin Kultur Elkartea
Aldin Elkartea Harremanak Agenda Argazkiak Loturak Aidanen
2005
2004
| Berastegi, 2006ko udaberria | Albisteak Salontzoak Kultur Astea 2005
Aidanen: 2005
 
Zer berri da Beastin? Kirol albisteak Haurren txokoa Izenak, lekuak
Berastegiarrak munduan Historia Goian beude Ikusi eta ikasi
  Haurren txokoa
Berrien aurkibidera itzuli
  Berastegi digitala
 

 

Zer da eskola digitala?
Argazkigintza eta bideoan oinarritzen den irakaskuntza da.

Adibide moduan esan daiteke ikasleen gorputzeko adierazpen gaitasuna hobetzeko balio duela, antzerki grabazioen bitartez. Ondoren beren akatsak zuzentzea posible izango da.

Proiektu hau aurrera eramateko Europatik eta herriko udaletxetik diru laguntzak jaso dira eta parte teknikoa Sicos enpresak bideratu du.

Eskolak berea den kablerik gabeko sarea dauka. Ekipamendua, zortzi ordenagailu portatilez osaturiko karro batez eta zerbitzari batez osatuta dago.

Herriko Intraneteko edozein parte hartzailek konektatu ahal izango du zuzenean edo bestela ondoren irratiz nahiz telebistaz eskainiko da.

Muñagorri eskola izango litzateke Euskal Herriko lehena proiektu honetan.

Eskolako irakasleak sistema honetarako klaseak hartzen ari dira Sicos enpresaren eskutik eta maisu bezala Jon Ander Jauregi berastegiarraren eskutik.

Lehen eskolan egiten zen irratia, orain digitalizatu egingo da eta honen bidez nahi duenak bertan sartu ahal izango du, nahi duenean.

Eskolan baita ere, Errota Beltza aldizkaria egiten dute ikasleek eta egiten jarraituko dute, baina bi eratara; bai paperean orain arte bezala eta baita digital erara.

Berrien aurkibidera itzuli