| |
Aurten, zezenen artean mingain urdina deitzen dioten gaitza zabaldu dela eta, ez da batere ziurra Iruñeko Sanferminetan entzierroak izango direnik.
Berastegin berriz, ez dago zalantzarik izango direla, ospakizun apalagoak beharbada, baina izango dira.
Zertaz ari garen? Bada, azken urte hauetan Eguzkialde auzoan eratu diren entzierroez. Horren gorabeherak azaltzeko elkarrizketatu dugu Buztiñeneko Fernando festa honen ìalma materî dena.
Aldin. Nolatan hasi zinen antolamendu honekin?
Fernando. Orain dela bi urte, San Fermin jaietan, sortu zen guztia, bi semeekin batera bururatu zitzaidan. Suziria bota eta jaiotetxeko ikuilutik abiatu eta gure etxeraino joatekotan geratu ginen. Gindoazela, Iosu bere amarekin zihoala, gu ikusitakoan, bera ere animatu egin zen. Hurrengo egunean hiru hauek han ziren eta, jolasera etortzen zen dendako Ander ere apuntatu egin zen.
Hirugarrengo egunerako Ion eta Ane Salbarredi eta Unai eta bere arreba Olaia arrimatu ziren. Aurreneko urtean, bukaerako, hamar inguru izango ziren.
A. Eta, horrekin batera, zerbait gehiago egiten al duzue?
F. Bai, bai, gero azkenean, jator. Aurrenean esan bezala suziria eta korrika baina gero jende multzoa osatu zenean, beno, jarri buzoietako hartan eta ìa San Fermin venimos...ì batzuk, ìpedimosî besteak hiru aldiz abestu eta gero jada etxaferoa bota eta korrika. Hortik aurrera jende gehiago bildu da eta... ikustekoa da nola bizitzen duen haur batek. Mundu bat da, dardarrak eta...
A. Eta zezenaren itxura nolakoa da, benetako adarrekin edo...?
F. Ez, ez, zapata janzteko adar txiki batekin makila bat sartu eta antolatzen dut. Dena nahastuta ateratzen dira korrikalariak, zezena, akuiluekin artzain itxura eginez beste batzuk. Erori ere egiten dira, eta orduan esan egin behar ìhaundik bezala, zezena pasatzen denean baztartuî.
A. Lanak hartzen dituzu!
F. Beno, umeak ikusi eta, egunero etortzen zirenez, gustura haiek pozik ikusita. Hemendik aurrera ez dakit nola bete litekeen.
A. Eta honela zenbat egunetan?
F. Egunero, zazpi egunetan, zortziretan uste dut, mutikoa gogoratuko da hobeto, eta denak ordurako etorriko dira zintzo asko.
Azkeneko egunean abisatu ìbihar ez dago, e!ì eta azkenean ìpobre de miî ere abesten da.
A. Zenbat urtetako haurrak dira?
F. Zer izango da bada, sei urte eta hamar-hamabi urte bitartekoak? Horrelakoren bat. Denak galtza zuriak jantzita.
Fernandok ez du asmorik hau eteteko, berak dioen bezala, gauza errazekin umeei ematen zaien bizipen aberasgarriarengatik, merezi du. |