|
|||||||||||||
|
| Aidanen: 2005 | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| Historia | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| Errebotea | ||||||||||||||||||||
Ideia hori aurrera eramateko ìalmoneda públicaî-n atera zuen eta Dº Simon de Olanoren proiektua onartu zen. Proiektu horren baldintza eta datu guztiak azaltzeak luze joko luke, baina hara hemen laburpen txiki bat. 1-Por trescientos sesenta y ocho varas de piedra Sillar a doce varaóóóóó-4416 2-Por treinta y tres y media varas id. del arco escarciano, en sus dobelas, y los cuatro guardaruedas à diez y seis vara.óóóóóóóóóó-533óóó11 3-Por doce estados de pared mamposteria, a treinta y ocho reales estado con su zarpeo en devida forma.óóóóóóóóóóóóóó-456 4-Por el trabajo y material para cimbrias de dicho arco à toda costa.óóó-168 TOTALóóóóó-5563 R.V.ó11Mr Plaza aldeko fatxadak herriko harrobitik ekarritako harri sillarez egindakoa izan behar zuen. Pareta horretako harriak, lerroan, altuera berdinekoak izango ziren. Fatxadako harri sillare guztiak, kontu handiarekin, bufarda finekin banatuak izango ziren. Morteroa egitean berriz, proportzio honetan egin behar zen: 1 karea eta 2 errekako hondar garbia. Paretaren gain-harriak hegatza bezala, koxka bat darama bere luzera guztian eta harri osoak izan behar zuten, isuria atzealdera zutela. Honela euria egiten duenean ura atzealdera isurarazten du, pareta bera lehor eutsiz. Pareta leku onean eraikitzeko, herriak 1849ko uztailaren 16an, lurra erosi zuen, hara hemen zer dioen dokumentuak: ì...venta de veinte pies de terreno en cuadro con inclusion de parte de la casa Chiquitonea, sita en la plaza pública de Berastegui; por Fº. Olaechea, en S. H., a fabor de la misma N. Villa... siendo preciso tirar parte de la casa denominada Chiquitonea... contendra unos veinte pies en cuadro en la cantidad cinco mil reales de vellon ì. Gaur egun, etxeari antzematen zaio puska kenduta daukala eta, solairu bat altxata dagoela Martiñene etxea. Frontoiaren erabilpenari buruz, nik ez dut entzun sekula erreboteko edo gisa horretako partidurik jokatu denik. Plazaren erdian bai, bazegoen losa bat, bera izango zen botañ harri bezala erabiltzeko jarria zegoena. Nik entzun dudan bakarra, garai batean Berastegiko plazan anikote jokua jolasten zutela da. Hartu makil bat muturrean makoa (stick-a bezala) zuena eta harekin, pilota hara eta hona eramanez ibiltzen omen ziren bi talde elkarren kontra. Kanpoan alderdi bateko zuloan sartutakoan pilota, tantoa egiten zen. Beraz, Martiñeneko pareta hori pilotan jokatzeko eraiki zuten. Tokitan gelditzen dira zenbait kronista merke batzuek diotena, alegia, pareta hori ìresto de una murallaì dela, eta jauregi baten ondarra izan litekeenaren ideiak. R.V. Reales de Vellón |
||||||||||||||||||||
|