Aurten ikasturte berriarekin batera, eskolan haur txokoa jarriko da, Guraso Elkartearen eta guraso batzuen ideiagandik sortua.
Hasiera batean, goizeko zerbitzua bakarrik eskainiko da, goizeko 7:30etatik 9:00ak arte. Baina horrek ez du esan nahi gerora arratsaldez jartzeko eskaera egiten badute, ez dela jarriko.
Haur eskola hori aurrera eramateko, Guraso Elkarteak zati bat lagunduko du.
Zerbitzu hori egun puntualetan ere erabil ahal izango da. Haurrak zaintzeaz arduratuko den pertsona Pepi Arzelus izango da, orain arte ikastetxeko jangelaren martxa eraman duen pertsona bera. Herriko gurasoen eta Guraso Elkartearen ustez, haurrentzat ezaguna den norbaitek bete behar du zaintzailearen postua, egunean zehar ikastetxean igaro beharreko orduak ahalik eta modurik erosoenean eta arinenean pasa ditzaten. |