Aldin Kultur Elkartea
Aldin Elkartea Harremanak Agenda Argazkiak Loturak Aidanen
2005
2004
| Berastegi, 2006ko udaberria | Albisteak Salontzoak Kultur Astea 2005
Aidanen: 2005
 
Zer berri da Beastin? Kirol albisteak Haurren txokoa Izenak, lekuak
Berastegiarrak munduan Historia Goian beude Ikusi eta ikasi
  Izenak, lekuak
Berrien aurkibidera itzuli
 

Iritzia: autobidearen hamargarren urteurrena

 

Autobiaren hamargarren urteurrena dela eta historia pixka bat egingo dugu:

Nafarroa eta Gipuzkoa, bi lurraldeak lotuko zituen errepide berriaren kontuak orain dela hogeita hamar bat urtekoak izango dira. Orduan Nafarroako eskuin Centralista, Del Burgo, Pejenaute, etab... aurkari amorratuak ziren. Bai ezkerra eta baita partidu progresistak ideia horren aldekoak ziren orduan.

Garaiko hamarkadan zehar, bost proiektu ezberdin aurkeztu ziren eta hauetako bat San Anton zaharretik pasatzen zen eta gizarte mugimenduaren presioagatik atzera bota zuten.

Bost proiektuekin eztabaidatu eta borrokatu ondoren, Muga alternatiba onartu zuten E.A.J eta Lurraldea giza mugimenduaren artean. Urteetako liskarrari amaiera emanez eta Berastegiko herritarrentzat lasaitasuna eta pakea ekarriz.

Gogoratu, segurtasuneko guardek orduko giroa hasarretzea eta mikaztea lortu zutela herrian.
Aurtengo maiatzaren 5ean hamargarren urtemugaren ospakizunak egin dituzte Gipuzkoako eta Nafarroako agintarien artean, zenbait adierazpen eginaz. Bi lurraldeen arteko komunikazioa azkarragoa eta seguruagoa dela, atentatuak egon zirela ere gogorarazi dute hildakoekin eta baita ere jende zibil eta bakezaleak erabiltzen dutela errepidea.

Kontuan hartzekoak
Gure iritziz, Aldun Nagusiari gogoratu arazi behar zaizkio ahaztu zaizkion zenbait gauza:

  • Laneko istripuz hil ziren langileak.
  • Langile baten gorpua masa tartean gelditu zen betiko.
  • Politikoen zaborkeriagatik eta presarengatik lur jauzi bat medio, senar-emazte batzuk geratu ziren beren txaleteko ondarren azpian harrapatuta eta hilik.
  • Errepidearen segurtasuna dela eta, esan zuten, Europako modernoena eta seguroena zela. Guk gogoratu nahi diegu, zenbat puntu beltz dauden.
  • A-15 eraikitzen ari zirenean, Roldan jaunak bere enpresako guardak sartzearren, atentatu bat antolatu eta egin arazi zuela gogoratzen dugu.
  • G. Urralburu, Aragon, Roldan eta beste zenbait politikari ustelen artean, hatzaparrak bete diru publiko ostu zuten. Auskalo zenbateko dirutza sartu zuten poltsikuan. E, Joxe Juan?
  • Hamar urte pasa eta gero, non dira agindu zituzten lantegi berriak? Gogoratu 60000 m erosi zirela Artalekun. Gaur egun zabortegi triste bat bihurturik dago. Industrialde txukun baten ordez.

Noiz arte itxaron behar dugu horrela?

Honela jarraituz, ahazturiko gauzen zerrenda luzea egingo genuke.

Badago aipatzeko herritarrentzat garrantzitsua den datu bat. Errepide berria egiten ari zirela astebeteko euriteen ondorioz, lur eta zabor asko jaitsi ziren herrira Olloko eta Uraundiagako erreketan behera. Hau dela eta Zelaiko ědragatuî berria zegoen ibaia leporaino beteta utzi zuten lokatzez.

Gaur egun euri pixka bat egin orduko, zelaiko errekak azkar egiten du gainezka, inguruetako soro eta belazeetan ur putzuak sortaraziz.

Egoera honek errekako garbiketa sakon bat eskatzen du eta udalak baliabiderik ez duenez eta konpetentzia hori Eusko Jaurlaritzari dagokionez, noiz arte itxaron behar dugu Berastegiarrok honi konponbidea emateko?

Azkenik ezin utzi aipatu gabe, errepide zaharrak duen egoera. San Anton aldean eta Arrosi pareko zatian errepidea gosetuta eta zuloz beterik dago.

Lekuz kanpoko ospakizunetan diru publikoa xautu ordez, badago non gastatua!!!

Berrien aurkibidera itzuli