| |
Joxemari 1921eko abenduan jaio zen Berastegiko Erredione baserrian. Argazkian, Jose Lezea herrikidea alboan duela Tolosako Zerkausian.
Hamar senidetatik hirugarrena da. Soldaduskatik etorri eta Tolosara jaitsi zen arrebaren etxera bizitzera, eta orduan hasi zen kamioi batekin txofer jubilatu arte. Dantza eta batez ere ehiza izan dira bere afiziorik gustukoenak. Berarengana joan gara bere bizitzako bitxikeria batzuk jakitera, hona hemen berak dioena:
Aldin: Ze jokutan ibiltzen zineten umetan?
Joxemari Iztueta. Ba pelotan, torniken, betteketan, aideketan, kaniketan ta hola ibiltzen giñuen.
A. Aideketan esan duzu?
J.I. Bai, hiru edo lau lagun jarri hiru edo lau lekutan eta bat ìdondoniteî egin da atera eta harrapatzen jarri da, ta! atera egiten da bat da, tak! harrapatzen saiatzen da aide bette egiñez. A. Zenbat lanbide izan dituzu?
J.I. Gaztetan denetatik lan egiñe nauk, baiño kamionakin txofer soldaduska ondorenetik jubilatu arte.
A. Zu San Juan dantzari izana zara, noiz hasi zinen dantzan?
J.I. Mallorkinan bahittuen garai hartan bi neska zahar, zaharrak edo, gu baiño zaharxeagoak behintzat, han aitzen hittuen guri dantza sueltoa erakusten. San Juan dantza berriz Ameriko aitona Andresek, berak txistue jo ta berak dantzan erakutsi zigun, Martiñenen, batzokiko ganban ibiltzen giñuen ensaiatzen. Ta goatzen nauk nola oitture gendun ensaiota azkena etortzen zanak pitxar bat ardo pagatu behar zuela. Andres hau potolo-potolo huen baiño dantzari abille, nolanahi ere ez giñuen denbora askoan ibilli, 1934garrenean hasi eta 1936 arte.
A. Zein ziren zure dantzari lagunak?
J.I. Kapitan bezela Bulantziko Luix eta Meakako Pedro Inazio Azpiroz. Gero aurretik hasita: ni ezkerretik, Jolazon eskuiñetik, Uliko Xeundo, Ameriko Xixilio, Arttoan Nikolas (suplente), Pikatxoia, Antsoneko Pedro, Maizkurreneko Agustin, Gaztañaberriko Joanbeltz, Joansantzeneko Kontzezion, Moxtoneko Inaxio, Sutegiko Krutx, ta Ollokiko Fernando ere han izaten huen.
A. Herrian zein lekutan dantzatzen zenuten?
J.I. Ba, Sanlontzo egunean eliz atarin meza nagusi ondoren eta arratsalden plazan. Orduan ere bahuen politika alu bat eta alkateak plazan dantzatzea galazi egin zula eta Ielzabaleko etxe atarin dantzatu giñin, etzekit zein izango huen alkate ordun.
A. Berastegitik kanpora atera al zineten inoiz dantzatzera?
J.I. Bai, behin Leitzen izandu giñuen dantzatzen San Tiburtziotan, goatzen nauk nola mareatu nintzen. Beste behin Donostiko Atotxa bete-betea zala dantzatu giñin, dantzari talde asko giñuen ta guri dantzatzeko ordue allatzeako, zotala lokaztu ta aztaka jarri huen, oso irrixtalari, ta dantzatu genduenarekin ez giñuen oso gustora gelditu, baiño begira zegoen jendei erruz gustatu nunbaitt guk dantzatu genduna ta txaloka ta txaloka hasi eta beste iñongo taldek ez baño guk bigarren aldiz dantzatu behar izandu giñin.
A. Eta nolakoak ziren zure garaiko iñauteriak?
J.I. Festa ederrak izaten hittuen, lehenbizi ostegun gizen egunen esken ibiltzen giñuen astoan gañen txistue joaz, koadrilla bat euzkialdea bestek aiztunea, bestek izotzaldea, gero herrira bildu denak ta iñauteritako hiru egunetan jan egiten giñin han biltzen zana.
Dantza-soka dantzatzen huen plazan, lehena eta azkena ezik, gaiñentzekoak txantxo jantzita, batzuk ardi larrukin gerrin txintxarrik zittuela, bestek ator koloretsukin. Jendei ilusioa egitten ziuen ea zeñek zein neska ateratzen zuen dantzatzera.
Soldaduskatik etorritakoan Estoaneko Endrike eta biok espentsero giñuen ordun.
A. Eta San Pedrotan?
J.I. San Pedro egunen zagiardoa izaten huen plazan eta alguazille aitzen huen partitzen tabernetan da nahi zuen guztiri.
A. Ta neskatan?
J.I. Saiatzen giñuen, hori baiño gauza obeagorik! ìOkerraî izaten huen soñua jotzen da, harek bukatzen zunen joaten giñuen neska launtzea. Gero bueltan etorritakoan koadrilla earra juntatu eta kafea eo zeozer artu ta kontutan egoten giñuen.
A. Zu aspaldiko ehiztaria zera, kontaidazu bitxikeriaren bat.
J.I. Bai, hamaika buelta emanak gaittuk, 79 urtekin bota nin azkeneko ollagorra, ta urterik hobena 72 urtekin 29 ollagor, etzeok gaizki e!
A. Ez dago gaizki, eta Berastegin gauez ìfantasmakî ibiltzen ziela eta?
J.I. Bai,mainderea jantzi nuelako. Ne denboan egin nuen eizerik obena egiñ nin ordun.
Gaztetan eskupeta bat banin ta orduako hiru edo lau erbi banizkin boteak, ollagorretan bakarrik ez giñuen ibiltzen, da jendea hasie zeuen gauen ibiltzen nintzela esaten, gehio ere ibiltzen hittuen baño, hala, elur kozkorra egiñe zeuen ta aurrena eondu niñuen Zapatteiko pagotx soroan zai ta erbirik ez huen azaldu, ondoren kalea joan niñuen da afarimerienda ein da.
Etxera hamabik aldera atera niñuen Kakonetik eta Gaztelungo etxe ondoan erbie bisst! ikusi nin, da ñeo!, etorri niñuen etxea ta artu nin bizkarretik maindere zar bat, zurie ta andiken joan niñuen erbie eunero pasatze zen lekura, ta pasea zeuen orduako, aurrexeoko kaxkoan erbie jaten aiuen. Joantsoko etxeondotik tira da ue bota nin da belar pillen sartu, katun batek jan gabe. Gero atea niñuen Sansastiñ aldea da brisst! harek bai ni lenau ikusi!, ta di-da! etxando putas! nik tiratzeako aldein ziaren. Aurrexeago joan da buelo dexenteko pieza da, ze ote zan da azarie!, urruti xamarren huen baiño tira nitxuen hiruko perdigoia ezkerreko kañoietik, da joa izango nin, halare aurrea.
Buelta egin nin Arrian belazeko paretan azpikaldetik, hala joan niñuen bertaxeora da, dak! Ezautu nin azarie zala, hanka hautsikin alde itten hasi huen. Salta! paretan gora baño goitik bera erori huen, hankak hautsik euki, eskupetakin jo nin da jata! bi puske egin nin eskupeta, hala jota akabatu nin da etxea etorri niñuen erbie ta azarie hartuta.
Azari-dirue tokatzen garai hartan herrin da Joangone huen alkate da nola kobratuko nuke oraiñ? da, goizen Elutseko Xantio zana topatu nin da esan ziaren ìazarie pasea dek Atxokorbenî da hor ibiliko zala da esan nitxuen ordun alkatengana presentatzeko, eguardin joan niñuen da azarie han zebillela ta hola ta hola bota nula, da esan zidan jodee! Ondo iñe zeok, oixe iñ behar zaiek hoiri. Hogei duro kobratu nin.
Erbie etxen jan giñin da azarie berriz, Dendattiko attona amerikanoa bahuen da harek larrutu ziaren da hala hogei duro kobratu ta bost duro pagatu nitxuen larrutzalleei.
A. Hogei duro asko ez al zen?
J.I. Hogei duro bai hogei duro, kuota harekin ordun Amiondar hoik asko ibiltzen ittuen ehizen.
A. Eta orain zer egiten dezu?
J.I. Oraiñ ze ingoiu, ñeeoo! Orain etzeok lengo kontuik, lengoakin beharko diu. |