|
|||||||||||||
|
| Aidanen: 2005 | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| Historia | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| Ba al zenekien? | ||||||||||||||||||||
Gure herriaren historia ezagutu nahi izanez gero, bada hainbat liburu eta testu interesgarri bazterretan.
Pasarte hau Bartzelonan Francisco Carreras y Candi editorearen zuzendaritzapean argitara emandako ìGeografía General del País Vasco-Navarroî entziklopediatik atera dugu. Hain zuzen ere, Serapio Mujikak eginiko Gipuzkoari buruzko atalaren barruan aurki daiteke. Erreferentzietan lan honen datarik zehazten ez bada ere, badirudi 1922-25 inguruan koka dezakegula. Goza ezazue, merezi du eta. Berastegi
Honelaxe kontatu zituen duela zenbait urte Herri Noble eta Leial honi buruzko bere irudipenak bisitari bezala bertaratutako ibiltari xume batek. ìHerriaren kokaleku geografiko zehatzari dagokionez, 1º 42' 54î-ko luzera du ekialderantz eta 43º 8' 20î-ko zabalera iparralderantz. Bestalde, iparraldetik Elduaienekin egiten du muga, hegoaldetik, berriz, Gaztelurekin eta Orexarekin. Ekialderantz Nafarroako lurraldeari dagozkion Leitza eta Goizueta auzo-herriak ditu ondoan eta mendebalderantz, aldiz, Ibarra, Leaburu eta Belauntza. Berastegiren jurisdikzioko edo eskumeneko lur-zoruaren eremu bat triasikozko eta hondarrezko metaketez edo nahastez osatuta dago eta beste eremua, ekialdera begira dagoen eremua, hain zuzen, arbel paleozoikoz osatuta. Berastegiko mendi eta tontor nagusienek honako izenak dituzte: Larte, Uli, Ipuliño, San Lorentzo-larrea eta Leitzaran. Mendi hauetan garrantzia handiko basoak aurki daitezke, guztira bi mila hektareako lur-eremua betetzen dutelarik. Berastegiko herritarrak nekazaritzatik bizi dira eta beren lanari eta izerdiari esker lortutako uztarik eder eta aberatsenak artoz eta babarrunez eginak batetik, eta bestetik, gariz eta babaz osatuak dira. Oringo eta Bizkotxeko burdin-meategiak izen eta ospe handikoak dira eta nola ez, baita Leitzarango burdin-bidea ere, urte askoan beso eta esku askoren lantegi izan baitira. [...] [...] Berastegiko villa edo herribilduaren magaletan sortu eta hazten dira Oria ibai nagusira isurtzen diren Leitzaran eta Berastegi ibaiak eta herriko lur-sailak erritmo geldo baina etengabean zeharkatzen dituzten bi isuri nagusi horien erdian kokatzen da herria. Berastegik 1087 biztanle ditu, 37 etxe herri-gunean eta 189 etxe herri inguruan. Herriaren enborra edo bizkar-hezurra errepidearen eran eraikita eta zabalduta dago. Gainera, Berastegik badu beste herri-gunerik ere, 20 bat etxe inguruk osatzen duten Eldua auzoa, hain zuzen, Berrobiren eta Elduaienen artean kokatuta. Herriaren erdigunetik igarotzen den errepidea Tolosatik abiatzen da, eta Berrobi eta Elduaien atzean utzi ondoren, Nafarroako lurretan sartzen da, Urto mendatetik barrena. Berastegi Tolosatik 11 kilometrora dago eta Donostiatik 37 kilometrora. Geltokirik hurbilekoena Tolosakoa da eta hantxe jasotzen da eta handixe bidaltzen korrespondentzia guztia. Tolosara joateko, egunero dute automobilen zerbitzua eta probintziako telefonoa ere badute. [....] Berastegi Tolosako artzapez-barrutiaren barruan kokatzen da. Herri-gunean San Martin santu eta martiriari eskainitako eliza du, organo eta guzti eta Elduako auzoan Maria Birginari eskainitako beste eliza bat. Bi eliza nagusi horien ardura hiru apaizen esku dago. Gainera, Berastegiko herriak hiru baseliza ere baditu: San Sebastian, San Anton eta San Lorentzo. Azken hori herriko patroi eta zaindari denez, beronen egunean, abuztuaren 10ean, alegia, eta ondorengo bi egunetan ospatzen dituzte Berastegiko herritarrek urtean zeharreko festa bakarrak.
Udaletxeak danbolinlari talde bat dauka, herriko gazteek dibertitzeko eta denbora librean ongi pasatzeko aukera izan dezaten. Bestalde, herriko gazteak joku-arau handirik gabeko pilota joku batean aritzen dira plazan, eta hargatik, nahiago dute udaletxe azpiko estalpedun frontoia erabili. Horretaz guztiaz gain, Berastegik txokolatea egiten duten lantegi bat eta sagardoa egiten duten beste lantegi bat dauzka, indar elektrikoa lortzeko hiru zentral, bost errota eta luxu eta pretentsio handirik gabeko hiru taberna eta bi ostatuî. |
||||||||||||||||||||
|