| |
2005 urteak Aldin Kultur Elkarteari ere ekarri dio berritasunik, izan ere, elkartearen barruan mendiari eskainitako atala ireki baita. Halatan, kultur izaerarekin sortutako elkartea kultur eta kirol izaera bikoitzeko elkarte izatera pasatu da. Datorren urteari begira, Berastegiko herritarrok mendi-kiroletan federatzeko eta mendiko aseguru-txartelak herrian bertan lortzeko aukera izango dugu. Horretaz gainera, mendiarekin lotura duten beste hainbat egitasmo ere baditu elkarteak: mendiari buruzko ikus-entzunezko emanaldiak eta hitzaldiak, mendi-irteerak etab. |