|
|||||||||||||
|
| Aidanen: 2005 | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| Kirol albisteak | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| Itxaso Urkizuren kirol lorpenak | ||||||||||||||||||||
Itxaso Urkizurentzat oso garrantzitsua izan zen 2004 urtea, lorturiko kirol lorpenen inguruan.
Orduz geroztik, uda osoa eman zuen astean bi eta hiru aldiz Iruñako Mendillorri trinketean Koparako entrenatzen. Abuztuan berriz, Europako trinketeko txapelketan parte hartu zuen eta final erdia iparraldekoen aurka irabazi ondoren, finala galdu zuen (beti ere Maiderrekin bikote eginaz) Muneta-Ruiz nafarren aurka 30-29. Hilabete horretan bertan, Iruñako Club Tenis-ek urtero antolatzen duen ìTorneo del Jamónî famatuan parte hartu zuen Maiderrekin (iazkoa izan zen neskek parte hartzen zuten lehenengo urtea eta inbitazioko torneoa izaki, antolakuntzakoek iparralde zein hegoaldeko maila internazionaleko neskak bildu zituzten) eta final erdietan iparraldeko bikote bati irabazi ondoren, finala eskuratzea lortu zuten. Partida gogorra izan zen Stephanie-Maritxuren aurka jokatutakoa (hauek 2002ko Iruñako Munduko Txapelketako txapeldunak dira), baina Maiderrek landutako tantoak Itxasok oso ondo definitzea lortu zituen eta defentsa lanetan ere ondo aritu zen. Baionako Moderne Trinketean Ligaxkan guztira hiru partida jokatu behar izan genituen: Eta azken partida finala izan zen. Bertan Maider eta Maitek jokatu zuten, Susana eta Itxaso ordezko moduan egon zirelarik bere taldekideak animatuz. Partida luzea eta oso gogorra izan zen, baina larri ibili ginen arren, 30-29 irabaztea lortu genuen. Partida amaieran besarkadak, barreak, pozaÖ sentitu genituen eta Itxaso erabat emozionatu zen, izan ere, bere lehenengo Urrezko domina lortu baitzuen maila nagusian. Oso garrantzitsua izan zen lorpen hori berarentzat eta berastegiar guztientzat ere bai, izan ere Munduko Txapeldun bat ez baita egunero izaten horrelako herri txiki batean. Beraz, Itxasorentzat urte borobila izan zen 2004koa. Aurten 2005eko urrian Txileko Viña del Mar hirian jokatuko den 22 urtez azpiko Trinketeko Munduko Txapelketan parte hartuko du, okerrik ezean. Berarentzat bere bigarren 22 urtez azpiko munduko txapelketa izango da eta, helburu nagusi bezala, aurrekoan lorturiko bigarren postua (zilarrezko domina) berdindu edo hobetzea izango da. Lehengo ligaxkan ondo jokatu eta finalean sartzea lortu behar dute eta ondoren, ea zer egiten duten. Finala, dena ondo badoa, iparraldekoen aurka jokatu beharko dute eta, egia esan, neska horiek maila ona duten arren, Itxaso eta Nagore Arozenak (agian hauek izango dira titularrak) azken urteotan beraien maila asko hobetzea lortu dute eta beren aukerak izango dituzte. Ea ba, denok nahi bezala, lehenbailehen entrenamendu serioekin hasi eta joko maila onarekin joaten diren Txilera, 22 urtez azpiko Trinketeko Munduko Txapelketara. |
||||||||||||||||||||
|