|
|||||||||||||
|
| Aidanen: 2005 | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| Historia | ||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
| Baserri eta kaleko etxeak XIX.mendean | ||||||||||||||||||||
Iazko Aidanen aldizkarian, Berastegiko Udal Artxiboaren aipamena egiten bazen ere, bestelako liburu eta artxiboetan aurkitutako informazioetan oinarritutako idatzia egin genuen. Aurtengo hau egiteko, berriz, informazio guztia Udal artxibotik atera dugu. Baserri zerrendak Udal artxiboan dagoen 1619ko dokumentu batean (Zentsoaren ezarpena, ģBerastegiko Kontsejuak, Tolosatik banatzeko eskubidea erregeari ordaintzekoī jartzen duena), baserri eta etxe zerrenda luze bat agertzen da, baina ez da zerrenda osoa. Tolosatik banatzeko orduan, Felipe III erregeari dirutza handia ordaindu beharrean aurkitu zen Berastegi eta herriko zenbait etxejabek bere etxeak hipotekatu zituen berme bezala. Jabe horien etxeen eta haiekin muga egiten zuten etxeen izenak agertzen dira; denetara 76 etxe izen. Benetako zerrendak, esan bezala, 1800 urtearen ondorengoak dira. Hiru motako zerrendak dira, guztiak ordainketekin eta zergekin lotuak:
Orain arte, udaletxean maiz erabili ohi da duela ehun eta hogeita hamar bat urte Aldundiaren eskariz egindako Berastegiko orubeen eta beraien jabeen erregistroa. ģEstado territorial de la villa de Berastegui. Fincas con todos sus pertenecidosī. Ez da etxeen zerrenda bakarrik; bertan etxe bakoitzaren ondasunen eta lursailen zerrendak ere ageri dira. Zerrenda hauek badute beste alde on bat: kalez kale edo auzoz auzo eginak daude, etxe bakoitzak zenbaki bat duelarik. Zerrenda hauek guztiak aztertuta, 1870 urte inguruko Berastegi nolakoa zen ezagutu dugu... neurri batean. Badakigu okerrak izango direla eta dakienak esanda eta dokumentu gehiago aztertuta zuzenketak egin beharko direla etorkizunean. Atseginez hartuko dugu edozein argibide. |
||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
Auzo edo kaleak eta bertako etxe zenbakiak
204 etxe-izen egoteak, ez du esan nahi 204 zirenik, ezta 204 famili zirenik ere. Batzutan etxe batean bi zenbaki azaltzen dira. Bestalde bi, hiru edo familia gehiago bizi ziren etxeak ere badira. Aipatutako 204 etxe-izenez gain, kale zenbakirik gabeko ģbordaī izena duten beste etxe batzuk ere ageri dira, herritik urrutiago zeudenak:
Domintxinbordan badirudi 1860 urte ingurura arte bizitu zirela. Besteetan berriz, 1880 urtearen ondoren hasi ziren bizitzen. Baserri eta etxeen bilakaera Izenen aldaketak Kaleko etxeek berriz, izen aldaketa ugari izaten dute eta askotan jabe berriek izen berriak jarri dizkiete. Kaleko etxe batzuen gorabeherak 1873 urtean berriz, arrazoi militarrengatik (?) (ģpara la buena defensa Gorrineaundia (Gorrinea mayor), plazaren sarreran zegoen etxe ederra, - Muñagorri obispo ospetsuaren jaiotetxea -bota zuenetik, plazak sarrera zabalagoa du... Berritu berria izan den Marintzeneak, (berez lehengo Marintzeneatxikia) Gorrineaundiaren eta gero aipatuko diren Marintzeneatxikia eta Gorrinea ģmenorīen azaleraren zatia betetzen du. Atanasionea, edo Errebote etxea, Arkuaren eskubi aldeko paretaren aurka zegoena zen. Arkuaren eskubitara ikusten den leihoa Atanasionea etxeko leihoa zen. Gorrineatxikiak, Gorrineaundia eta Atanasionearen artean zegoen kaletxoan zuen sarrera. Zaila izan da Goiko kaleko zenbakiak kokatzea. Marintzeneatxikiak, Goiko kaleko 2 zenbakia zuen eta Gorrinea ģmenorīek 1 zenbakia. Dendaberriri, garai bateko Erregenea, Belkaideaundia edo Marintzeneaundia deitu izan zaio. Mallorkinak, berriz, Bizkaitarrenea izena zuen eta 4 eta 5 zenbakiak zituen. |
||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||
|
||||||||||||||||||||