Aldin Kultur Elkartea
Aldin Elkartea Harremanak Agenda Argazkiak Loturak Aidanen
2005
2004
| Berastegi, 2006ko uda | Albisteak Salontzoak Kultur Astea 2005
Aidanen: 2006
Zer berri da Beastin? Kirol albisteak Atzera begira Kultura
Berastegiarrak munduan Historia Demografia Beste

Kaixo herritar

Badator, badator, hirugarren urtez jarraian, Berastegiko Aidanen aldizkaria. Beste behin ere, gure aldizkaria herritar guztien eskuetan izateko gogo biziz atera da argitara. Hara hemen horren froga!
Bada zer kontatu eta zer aditu, eta beraz, baita zer idatzi eta irakurri ere: gaurko eta atzoko berriak, herrian eta herritarren artean antolatu eta gauzatutako hainbat ekintza, gure historiaren ingurukoak, elkarrizketak, pasadizo bitxiak, herriari buruzko ezagutza orokorra, eta abar. Ahal denetik eta ahal den erarik apropos eta eskuragarrienean, horra gakoa!

Haur, gazte eta heldu, guztientzat erakargarri eta gustagarri izatea da proiektu honen helburu nagusia. Halaxe izatea nahi luke, behintzat, egitasmo honen egile eta bultzatzaile den Aldin Kultur eta Kirol Elkarteak, eta aurrerantzean ere, horretan ahalegintzeko erabaki sendoa hartua dugu bertako kide garenok.

Batek eltzea jartzen du sutan, eltzekoak irakin dezan eta goza dadin, baina gehienetan hori ez da nahikoa izaten. Eltzekoari usain eta zapore gozoa aterako bazaio, osagai egokiak eta gozagarria erantsi behar zaizkio. Aidanenen kasuan, Berastegiko herritar guztiak dira eltzearen osagai eta gozagarri: zer kontatua ematen dutenak, kontatzen dutenak, modu batera edo bestera laguntzen dutenak, eta azken batean, irakurle zareten guzti-guztiak ere bai. Hortaz, aldez aurretik eskerrik asko parte hartzaile zareten guztioi!

Besterik ez. Heldu da 2006ko Aidanenen orrialdeetan barrena murgiltzeko garaia. Bada zer ikusi eta zer irakurri. Bitartean, 2006 urte on-ona izan dezazuela guztiok eta datorren urtera arte ! ! !

ALDIN KULTUR ETA KIROL ELKARTEA

 

Eskerrik asko:

Aldin Elkarteak bultzatu eta antolatutako hainbat egitasmotan parte hartu duten edo lagundu diguten herritarrei:
• Inauterietako festa egiteko Maintzeneko lokala uzten diguzuenoi.
• Mustarko mendi ibilbidea garbitzen lagundu zeniguten guztioi.
• Mendiko Zabor Bilketa Egunean zaborra biltzen aritu zineten guztioi.
• San Lorentzoko bide zaharra berreskuratzen lagundu diguzuenoi.
• Aldizkarirako informazioa eta argazkiak pasa dizkiguzuen guztioi.

Barka, arren:

Bestalde, era batean edo bestean, huts egin dizuegun herritarroi barkamena luzatu nahi dizuegu, hutsegiteak berriz errepikatuko ez diren usterik onenez:
• Luis Erasori, iazko zenbakian publizitatea jartzeko dirua eman eta azkenean iragarkirik gabe geratu zelako.
• Lehengo urtean, Aldin Elkartearen hutsegite bat tarteko, publizitatea jartzeko deialdirik jaso ez zenuten herritarroi.

Argitaratzailearen datuak:

ALDIN KULTUR ETA KIROL ELKARTEA.
Herriko enparantza 2, Berastegi. P.K: 20.492. info@aldinelkartea.com.

Lan taldea:
Agustin Lizarribar (A.L.), Elixabet Azpiroz (E.A.), Maria Jesus Labaien (M.J.L.), Susi Iturralde (S.I.), Paki Masa (P.M.), Migel Etxeberria (M.E.),
Jabier Salbarredi (J.S.), Jabier Mujika (J.M.), Juan Ignazio Elosegi (J.I.E.), Mirari Saizar (M.S.), Aloña Eraso (A.E.).

Kolaboratzaileak:
Publizitatea jarri duten guztiak | Errezetak eman dizkigutenak | “Paketean” ibilitakoak | Jone Gorostarzu | Aitor Garciarena | Maria Rosa Urkizu | Mikel Tolosa.

Diseinua:
Aloña Eraso| Maddi Trutxuelo| Jon Ander Ubeda.

ISSN: 1699-2296. / Lege Gordailua: SS-823/04

Ekoizpena:
Erroitz, b.m. 943 300 732