Aldin Kultur Elkartea
Aldin Elkartea Harremanak Agenda Argazkiak Loturak Aidanen
2005
2004
| Berastegi, 2006ko udaberria | Albisteak Salontzoak Kultur Astea 2005
Albisteak
Albisteen aurkibidera itzuli
  Berastegiarrak atzerritarrei euskara irakasten
  Zizurkilen euskara irakasle lanetan dabil Garbiñe berastegiarra.

Leonardo, Martxelo, Garbiñe (irakaslea) eta Jorge Zizur kilgo Atxulondon biltzen
dira astean hirutan.

Garbiñe aritzen da Zizurkilgo taldeari eskolak ematen. “Hamar pertsonako taldea dago izena emanda. Kurtso hasieran, zazpi pertsona elkartzen ziren, baina gero taldea murriztuz joan da. Ikasleen lan ordutegiak baldintzatzen du ikastaroa. Orain, lau pertsona etortzen dira, Ekuadorko Leonardo, Kubako Jorge, Uruguay-ko Martxelo eta Mexikoko Rikardo”.“Gizaki garen aldetik, jakinmina izaten dugu eta interesgarria iruditu zitzaidan euskara ikastea. Bestalde, edozein tokitan bizi zarela ere, bertako kultura eta hizkuntza ezagutzea ezinbestekoa dela iruditzen zait. Gizartean sartu eta hobeto egokitzeko modu on bat da. Gainera, praktikotasunari begira, lanpostu bat lortzeko balio dezake. Gizarteratzeko baliagarria da”, dio Jorge Francisco Perez kubatarrak. Abuztuan etorri zen Jorge Euskal Herrira bizitzera eta azaroa aldera hasi zen euskara ikasten, Zizurkilgo Atxulondo Kultura Etxean. Berarekin batera, beste bederatzi pertsonek eman zuten izena. Gehienak, Zizurkil edota Amasa-Villabonan bizi dira gaur egun, baina bada Beasaindik etortzen denik ere. Irrati bidez jakin zuen Martxelo Ayerza uruguaitarrak euskara ikastaroen berri, eta izena ematea pentsatu zuen. Bere aitonak Bizkaiatik Uruguai-rako bidaia egin zuen eta orain Martxelok kontrako bidea egin du. Beasainen bizi da eta Zizurkilera hurbiltzen da astelehen, asteazken eta ostiraletan, euskara ikasteko asmotan. “Euskara ikasteko behar praktikoa baino gehiago, behar morala da sumatzen dudana. Bi errealitateren erdian gaudela sumatzen dut: batetik, euskara ez jakiteagatik lanpostu baterako onartua ez izatea ez zait bidezkoa iruditzen. Pertsona horrek lanerako dituen dohaiak hartu beharko lirateke kontuan. Baina ulertzen dut, bestalde, badagoela beste errealitate bat, estatuak bultzatu duena eta kontuan hartu behar dena”, dio Martxelok.

Lanetik atera eta ikastera
Ez da meritu makala ikasle hauena. Iluntzetan, lanetik atera ondoren liburuen aurrean jarri eta egin behar duten ahalegina ez da txantxetakoa, baina gogotsu ageri dira: “Askotan nekatuegi egoten naiz, eta ez etortzeko tentazioa izaten dut, baina orduan, irakasleaz gogoratzen naiz. Berak ere ahalegin bat egiten du eta errespetuagatik, etorri egiten naiz”, dio Jorgek. “Denbora da arazoa. Lanean gabiltza eta ez da erraza bi gauzak bateratzea. Eta pena bat da, izan ere, primerako irakaslea dugu. Denborarekin, erakutsiko diogu zenbat ikasi dugun. Nik argi dut zerbait nahi duenak, azkenean lortu egiten duela”, dio Jorgek.

Albisteen aurkibidera itzuli