Aldin Kultur Elkartea
Aldin Elkartea Harremanak Agenda Argazkiak Loturak Aidanen
2005
2004
| Berastegi, 2006ko udaberria | Albisteak Salontzoak Kultur Astea 2005
Albisteak
Albisteen aurkibidera itzuli
  'Mendiak garbi 2006' ekimena
  Pasa den larunbatean, apirilak 22, goizeko 9etan Plazan elkartu ziren hamasei lagun, ALDIN ELKARTEAREN deiari erantzunez, Uli aldeko mendi garbiketa saioari ekiteko asmotan.
  Hona hemen garbiketa saioari buruzko ondorio eta oharrak:
 

Erantzuna
Bezperako eta goizeko eguraldia kontuan hartuta, benetan erantzun bikaina izan zen: hamasei lagun bildu ziren eta bi traktore lortu ahal izan ziren. Pozgarria, gehiengoa gaztea izatea (aupa Urepele!)

Egindako lana
Talde batean, sei lagun aritu ziren traktore txikiarekin Antsoliz ingurua garbitzen.
Bigarren taldeak Arrate/Atxokorbe inguruan egin zuen lan.
Tintoko erreka bazterrean, Karobian, Arrateko zentralaren azpiko aldean. Azken leku honetatik zabor asko atera bada ere, asko eta asko gelditu da beste baterako ere.
Guztira bi erremolke handi eta traktore txiki bat, bete-beteak jaitsi dira herrira.
Plazan zaborrontzirik aurkitu ez genuenez, elizaren ondoko aparkalekuan zeudenetan hustu ziren zaborrak.

Nolako zaborra jaso zen
Denetatik bildu da: Bi zaldi-gurdiren ardatz eta gurpilak, bizikleta bat, berogailuak, sukalde bat, hozkailuak, jergoiak, lababo bat, plastikozko ontziak, bidoiak, botilak, plastikoak...

Zer lortu dugu?
Garbi genuen, egun bateko gure ekina gorabehera, mendiek, oro har, lehen bezain zikin jarraituko zutela.

Hainbeste zabor bada, izan ere, gure mendietan!

Gure ekimenaren helburu nagusiak, gure mendiei garbi eusteko ahalegina egiteaz gainera, zaborraren kalteen inguruan herritarren kontzientzia piztea eta jendearen sentsibilizazioa bultzatzea izan dira eta neurri batean lortu dugunaren ustea dugu.
Zaborrontziak elizaren ondoko aparkalekuan jarri direnez, baliteke jende asko zaborrontziez eta bertan bildutako zaborraz ohartu ere ez izana, eta hala, ekimen honen helburu nagusietako bat, jendearen arreta eta interesa erakartzearena, alegia, guztiz bete ez izana.

Hala ere, zenbaitzuk konturatu dira dagoeneko gure mendietan zabor asko dagoenaz..., horietariko batzuk bertara joan ohi baitira zaborra botatzera.
Honenbestez, Udalari eskatzen diogu, zabor bilketa egunaren ondoko giroa aprobetxatuz, herritarrak informa ditzala zabor mota bakoitza nora bideratu behar den jakiteko eta ahaleginak egin ditzala sortutako zaborrak berriro ere gure mendi bazter preziatuetan buka ez dezan.

Albisteen aurkibidera itzuli