Aldin Kultur Elkartea
Aldin Elkartea Harremanak Agenda Argazkiak Loturak Aidanen
2005
2004
| Berastegi, 2006ko uda | Albisteak Salontzoak Kultur Astea 2005
Albisteak
Salontzoen atarian, Aidanen aldizkariaren hirugarren zenbakia banatu da
 

Ohitura sortzen ari gara. Jaiak iritsi orduko, urte osoko albisteak biltzen dituen Aidanen aldizkariaren zenbaki berria banatu dugu herri osoan.

'Berastegiko mendiak garbi 2006' ekimena
 
Pasa den larunbatean, apirilak 22, goizeko 9etan Plazan elkartu ziren hamasei lagun, ALDIN ELKARTEAREN deiari erantzunez, Uli aldeko mendi garbiketa saioari ekiteko asmotan. Talde batean, sei lagun aritu ziren traktore txikiarekin Antsoliz ingurua garbitzen. Bigarren taldeak Arrate/Atxokorbe inguruan egin zuen lan.
Berastegiar bat atzerritarrei euskara irakasten
 
Garbiñe aritzen da Zizurkilgo taldeari eskolak ematen. ěHamar pertsonako taldea dago izena emanda. Kurtso hasieran, zazpi pertsona elkartzen ziren, baina gero taldea murriztuz joan da. Ikasleen lan ordutegiak baldintzatzen du ikastaroa. Orain, lau pertsona etortzen dira, Ekuadorko Leonardo, Kubako Jorge, Uruguay-ko Martxelo eta Mexikoko Rikardoî.
Berastegiarrak 'Mihiluze' telebista saioan
  Olatz Etxeberria, Garbiñe Ezkerra eta Amaia Azkue ETB 1eko Mihiluze saioan ikus ahal izan genituen otsailaren 23an.
Maria Pilar Lezea Illalde baserrikoari elkarrizketa
 
Illalde baserrian jaio zen. Baserrian aritu zen lanean aurrena. Amasako Alustizara ezkondu zenean, etxeko eta ostatuko lanen ardura hartu zuen. Gainera, bederatzi seme-alaba hazi zituen.
AZKEN ORDUKOA
286 zenbakiduna da errifako irabazlea
Aldin elkarteak errifa batzu katera zituen eta zenbaki irabazlea abenduko 21eko ONCEko zozketako azken hiru zenbakietatik irten da. Zorionak irabazleari eta mila esker parte hartu duten guztiei!